AGUR ETXEBESTE

Asier Altuna eta Telmo Esnal zuzendarien filma

2019 , 90 min , Komedia

Casting : Ramón Agirre, Elena Irureta, Paco Sagárzazu, Iban Garate, Iñake Irastorza.

La Fidèle Production koekoizpen bat

Patrizio Etxebeste  alkatetza uztera behartuta ikusten da “osasun arazoengatik”. Udaleko agintea ez galtzeko asmoz, Maria Luisa  bere emaztea herriko lehen emakumezko alkatea izendatzen du. Maria Luisak oso serio helduko dio lan berriari eta udaletxeko funtzionamendua goitik behera aldatuko du, Patriziorekin duen harremana eta etxeko giroa hankaz gora jarriz.