AKELARRE

Pablo Agüero-ren filma bat

2020, 90 min

Kasting/arizaleak : Alex Brendemühl, Amaia Aberasturi, Daniel Fanego, Garazi Urkola, Yune Nogeiras, Jone Laspiur, Irati Saez de Urabain, Lorea Ibarra, Asier Oruesagasti, Elena Uriz 

Produkzioa : A.I.E Sorgiñ Film, Tita Productions

Coprodukzioa : La Fidèle Production, Tita B, Campo Cine, Gariza Films, Lamia Producciones.

Distribuzioa : Dulac Distribution

Euskal Herrian, 1609an, Ana, Katalin eta haien adiskideak ez ustean gelditzen dituzte eta leporatzen dieten krimena guziz arrotza zaie : sorginkeria. Erregeak Pierre de Rosteguy de Lancre epailea igorria zuen eskualde guziaren garbiketa osoa egin zezan aginduz eta ez dauka duda izpirik : hobendunak dira. Beraz gauza bat nahi du : Akelarreaz, hots Luzifer bere zerbitzariekin joko lizunetan ari omen den errito diabolikoaz dakitenguzia aitor diezaioten. Neskatxek erranei paso eginez, sorgin izendatzen dituzte eta kitto ! Ondorioz, sorgin bilakatzeaz beste eginbiderik ez daukate.

  • Zuzendaritza artistiko hoberena – Mikel Serrano
  • Efektu berezi hoberenak – Mariano García Marty
  • Jatorrizko musika hoberena – Aránzazu Calleja, Maite Arroitajauregi
  • Jantzien diseinu hoberena – Nerea Torrijos
  • Makillaje eta ile-apainketa hoberenak – Beatushka Wojtowicz, Ricardo Molina

JOKARI

Marc Lahore eta Julieta Salz-en filma

2021

Produkzioa: La Fidèle Production

Coprodukzioa: Media Attack, Belarri Studio, Maelstrom Studio

Frantzian, 2020 urte hastapenean. Erresuma guzian konfinamendua agindu dutelarik, emazte gazte batek bere buruari -literalki- aurre egin behar dio bera guziz arrai agertzen duten bideo ezberdinak aurkitzen dituelako,egunez egun, nahiz irudi horiek filmatu ez dituen sekulan. Bakartasunak eromeneraino eraman ote du? Ala indar ikusezin baten panpiña bilakatu ote da ?

NORA

Lara Izagirreren filma

2020, 100 min

Aktoreak : Ane Pikaza, Héctor Alterio, Ramón Barea, Klara Badiola, Itziar Ituño

Ekoizpena : Gariza Films

Koekoizpena : La Fidèle Production, Tandem Films

Norak 30 urte ditu, Nicolás aitite argentinarrarekin bizi da eta Meri lagunaren seme-alabak zaindu ohi ditu. Herriko aldizkariaren horoskopoa idazten du, baina bere ametsa bidaia-idazle izatea da.
Aititeren heriotzak Dyane 6 zahar bat utziko dio herentzian. Norak gaizki gidatzen badu ere, noraezeko road trip-a egingo du Euskal Herriko kostaldean zehar, aititeren errautsak amatxiren errautsen ondora eramateko.
Bideak laster erakutsiko dio ez dela bidaiari izateko jaio, eta bere ametsak ez zuela zerikusirik berarekin, baizik eta libre izateko, hazteko, zauriak ixteko eta lehenengo aldiz bere buruari zoriontsu izateko aukera emateko aitzakia besterik ez zela.

AGUR ETXEBESTE

Asier Altuna eta Telmo Esnal zuzendarien filma

2019, 90 min, Komedia

Casting : Ramón Agirre, Elena Irureta, Paco Sagárzazu, Iban Garate, Iñake Irastorza.

La Fidèle Production koekoizpen bat

Patrizio Etxebeste  alkatetza uztera behartuta ikusten da “osasun arazoengatik”. Udaleko agintea ez galtzeko asmoz, Maria Luisa  bere emaztea herriko lehen emakumezko alkatea izendatzen du. Maria Luisak oso serio helduko dio lan berriari eta udaletxeko funtzionamendua goitik behera aldatuko du, Patriziorekin duen harremana eta etxeko giroa hankaz gora jarriz.