2022 , 111 min
Cast : Edurne Azkarate, Eneko Sagardoy, Itziar Ituño
Ekoizpena : Bainet, Ikusgarri Films, Kilimedia, Irati Zinema AIE
Koekoizlea : La Fidèle Production
Filmax banaturik
VIII. mendean Karlomagnoren armada Pirinioak sarraskitzen ari da, eta, hari aurre egiteko, ibarjaunak laguntza eske jotzen du bertako jainko zaharrengana, zeinak desagertzeko zorian baitaude kristautasunaren eraginez. Odolezko itun baten bitartez, ibarjauna baskoi paganoak etsaia garaitzen du, trukean bizia emanda, baina lehenago, Eneko semeari hitzemanarazten dio ibarjaun zuzena izango dela. Urte batzuk beranduago, Eneko, jada heldua eta kristau fedean hezia, umetan egindako promesa betetzera doa; baina, orduan, aitaren gorpua, frankoei hartutako altxorrarekin batera lurperatu zutena, modu ulertezinean desagertzen da. Horrek zalantzan jartzen du haien leinua.
Enekok berreskuratu egin beharko ditu bere patua betetzeko, eta horretarako ezinbestekoa izango du ibarreko gazte baten laguntza, Irati izeneko pagano batena. Haitzulo baten barrenean dagoen Karlomagnoren altxorra lortzeko asmoa dute. Bertakoen arabera, jainkosa boteretsu bat bizi da han: Mari. Eneko noble gaztea Pirinioetako baso horietan murgilduko da, aitaren gorpuaren bila eta Iratiren laguntzarekin mundu mitologiko ilun bat ezagutuko du.